Koldo Almandozek hiri baten periferian girotu du 'Oreina' filma
Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan aurreratu du nolakoa izango den bere bigarren film luzea. Sipo Phantasma (2016) dokumental esperimentala izan zen Almandozen lehen luzea, baina oraingoa fikziozkoa dela esplikatu du: “Oso molde desberdineko filma da”. Hiri periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko ditu pelikulak: elkarri hitzik egin bizi diren bi anaia, bere lana modu efikaz batean egiteko tematuta dagoen basozaina, eremu berrietara hegan egiteko desioa duen neska gaztea…
Filmak periferiaz hitz egiten duela azaldu du: “Periferia gune geografiko gisa ulertuta, eta periferia ikuspuntu gizatiar batetik ulertuta. Periferia fisiko horretan bizi diren gizakien inguruko pelikula da. Euskal Herrian oso periferia berezia du eta filmak horretaz hitz egin du. Nik aspalditik badut obsesio bat, nola oso kilometro gutxian biltzen diren hirietako erdiguneak, kanpoaldeko auzoak, industria guneak, baserriak eta nekazaritza guneak eta natura basatia. Eta hori guztia gerta daiteke 500 metrotan”.
Usurbil, Aginaga, Orio, Zubieta, Tolosa, Oiartzun, Hernani eta Donostian filmatu dute, besteak beste. Ramon Agirre, Patxi Bisquert, Iraia Elias, Erika Olaizola eta Laudad Ahmed Saleh aktoreek interpretatu dituzte pertsonaia nagusiak.
Filmatzea prozesu intentsoa izan dela dio Almandozek, eta orain lanean jarraituko duela: “Orain osagaiak baditugu, baina orain filma egiten jarraitu behar dugu”. 2018an estreinatu nahiko luke.
Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak bere hurrengo lana filmatu du: Oreina. Azken sei astean grabaketa lanetan buru belarri ibili da.