Madame Bovary izango da Literaktum jaialdiko protagonista
Literaktum webgunean egin daiteke azaroaren 17ra bitarte.
Azaroaren 25ean, berriz,Victor Hugo idazle klasikoak eta bere obrak izango dute lekua jaialdian, eta ibilaldi literarioa egingo dute Pasai San Pedrotik Pasai Donibanera.
Literatura nobedadeak eta gaur egungo gaiak dira Literaktum jaialdiaren oinarri, baina aurtengo edizioan klasiko bati helduko diote. Madame Bovary izango da protagonista eta Bovaryren bizitzaz gehiago ezagutzeko aukera egongo da tertulia eta afari baten bitartez. Bovaryren Gusrave Flauberten da aukeratu duten eleberria.
Azaroaren 24an egingo dute saioa, eta bi zatitan banatuko dute: lehenik solasaldi literarioa eta, ondoren, afari literarioa. Azaldu dute solasaldia irekia izango dela eta Madame Bovaryren munduaren inguruan “giro goxoan” hitz egiteko aukera egongo dela. Ondoren, beste ikuspuntu batetik begiratuko diote Flauberten obrari: “Liburuan ageri diren plateretan oinarrituta afaria egingo dute”. Cofradía Vasca de Gastronomía elkarteak diseinatu du afariko menua eta Slawka Grabowska arduratuko da solasaldia bideratzeaz.
Cofradía Vasca de Gastronomía elkartean (Elbira Zipritia,2) izango da afaria eta plazak mugatuak izango dira. Afariaren prezioa 20 euro da. Izen ematea