Behera egin du kalean bizi den jende kopuruak
Donostian behera egin du bizitegi bazterketan bizi diren pertsonen kopuruak azken urtean, nahiz eta adituek onartu duten zaila dela zehaztasun osoz jakitea. Joera berbera erakutsi du Bilbok ere, baina Gasteizen zertxobait igo dira. Iazko urriaren 26tik 27rako gauean 24 udalerritan bildutako datuetan oinarrituta dago azterketa.
Azaldu dute Donostian, goranzko joera eten, eta jaitsi egin dela zenbatutako pertsona kopurua: 48 lagun 2016an. Bestalde azpimarratu dute emakumeen egoera okerragoa dela gizonezkoena baino.
Ikerketaren inguruko xehetasun gehiago Berrian.