Maulen estreinatuko da Beñat Gaztelumendi
Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal.
Bada denbora txapelketarako prestatzen ari dela Gaztelumendi, eta ez du lan erraza izango duela lau urtekoa berdintzea. Izan ere, BECeko finalera iristea lortu zuen 2013ko txapelketan. Hortik bi urtera, 2015eko abenduan, txapela jantzio zioten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.
Txapelketa hasi berritan, Unai eta Beñat anaiekin egon zen IRUTXULOKO HITZA, eta elkarrizketa zabala argitaratu zuen. Unaik Seguran izan zuen lehen saioa, bosgarren postuan geratu zen, eta ez zuen hurrengo fasera igarotzea lortu.
Iritsi da Beñat Gaztelumendiren txanda. Maule-Lextarren izango du Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioa Añorgakoak, larunbatean, 17:00etan. Finalaurrekoetan sartua dago jada txapelketa, eta lehen itzuliko hirugarren saioa izango da Maulekoa, bertsolari hauekin: