Alderdi Ederren egin dute elkarretaratzea. (Argazkia: @hiribizia)
Elkarretaratzea egin dute Alderdi Ederren Kataluniako gobernukideen atxiloketak salatzeko EAJ, EH Bildu, Irabazi Donostia eta ELA eta LAB sindikatuek deituta.
“Kataluniarrek demokratikoki aukeratutako gobernua kartzelatu izana salatzen dugu”, azaldu dute.
Bestalde, 19:00etan, Bulebarrean kontzentrazioa egiteko deia egin du Oraingoan Bai Donostiako herritarren asanbladak, eta larunbatean Bilbon deitu dute manifestazio nazionala.