Edu Muruamendiaraz: "Beti izan naiz eta beti izango naiz dantzaria, oholtzan ez egon arren"
Aukeran dantza konpainiak Aukeran, 20 urte ikuskizunarekin, datorren asteburuan. Dantza munduan egindako ibilbideaz elkarrizketa egin dio Berria egunkariak Edu Muruamendiarazi, taldearen sortzaile eta zuzendariari (Bergara, 1964). Elkarrizketako esan deigarrienak bildu ditugu ondorengo lerroetan:
Ikusleak ez omen du Aukeran konpainiaren 20 urteotako ibilbidearen laburpen soil bat aurkituko igandean. Zer aurkituko du, beraz?
Ez da koreografia nahasketa bat izango, ez. Gure ustez bereziak izan diren gure koreografia batzuk hartu, berriztu, eguneratu egin ditugu. Estetika guztia ere aldatu dugu. Eta koreografia berriak asmatu.
Gustura al zaude lehen entsegu orokorrean ikusitakoarekin?
Bai. Oso. Gure lehen asmoa zen 20 pertsona oholtzaratzea, urte bakoitzeko bat. Hori guztia mugitzea eta antolatzea ez da erraza, eta musikariak alde batetik aritu dira, eta dantzariak bestetik.
Konpainia sortu zenean, dantzari ere aritzen zinen. Gaur egun ez. Nola daramazu hori?
Oso gaizki. Beti errepikatzen dut gauza bera: beti izan naiz eta beti izango naiz dantzaria, oholtzan ez egon arren. Oholtzan egotea maite dut, aldi berean ikara ere ematen didan arren.
Urduri zaude igandera begira?
Oso. Baina horrela egon ohi naiz beti, estreinaldia daukagunean. Leher eginda nago, baina gustura ere bai.
Konpainia sortzearekin batera, dantza irakasle ere bihurtu zinen. Gaur arte. Hortik bizi al zara oraindik ere?
Bai. 20 urte daramatzat Aukeranekin, eta beste 20 beharko ditut, nik uste, hortik bizitzeko. Beraz, dantza irakaslea naiz.
Zure garaian egun baino mutil gehiago ariko ziren dantzan.
Gaur egun, are gutxiago dira mutilak, eta horrek berak aldaketak ekarri ditu dantza mundura. Mutil harrobirik ez daukagu. Nik, behintzat, ez dut lortu, eta 20 urte daramatzat irakasle.
Bi hamarkadako ibilbidea ospatuko du