Kataluniako Gobernuaren espetxeratzea salatzeko kontzentrazioak egingo dituzte Donostian
Madrilek Kataluniako Gobernuaren zati handi bat espetxeratu du: ahal izan dituen kontseilari guztiak, baldintzarik gabe, Espainiaren kontrako indarkeriazko matxinada baten arduradun izan direlakoan.
EAJ, EH Bildu eta Irabazi udal taldeek, eta ELA, CCOO eta LAB sindikatuek kataluniarrek “demokratikoki aukeratutako gobernua kartzelaratu izana” salatu dute, eta udaletxe aurrean protesta egiteko deia egin dute. Alderdi Ederren elkartuko dira gaur 12:30ean.
Arratsaldean, 19:00etan, Bulebarrean kontzentrazioa egiteko deia egin du Oraingoan Bai Donostiako herritarren asanbladak.
Bihar, larunbata, manifestazio nazionala egingo dute Bilbon ‘155.aren kontra. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea’ lelopean.