Asanblada Feministak azken egunotan gertatutako sexu erasoak gaitzetsi ditu
Donostiako Asanblada Feministak azken egunotan izan diren eraso eta abusu sexistak gaitzetsi ditu eta biktimei elkartasun osoa adierazi die. Honako oharra plazaratu du:
Donostiako Asanblada Feministak azken egunetan Donostian salatutako eraso eta abusu sexistak gaitzetsi eta salatzen ditu, eta hauen biktima izan diren emakumeei elkartasun osoa helarazten die.
Talde feministak argi utzi du: “Emakumeak ez gaude gizonezkoen nahi eta beharrei erantzuteko. Guk erabakitzen dugu non, nola, noiz eta norekin izango ditugun harreman sexualak”.
Donostiako Asanblada Feministak argi du eraso sexisten igoera hau patriarkatua eta matxismoa gizartearen zati handi batean oso bereganatuta duelako isla dela, eta egoera honen aurrean emakumeak antolatzea eta borroka feminista ezinbestekoak ikusten ditu.
Donostiako Asanblada Feministak eraso eta abusu sexistak jasan dituzten emakumeei elkartasun osoa adierazten die eta donostiarrei, eta bereziki gizonezkoei, dei egiten die, horrelako egoerak ez onartzeko eta emakumeei euren nahiak errespetatzeko.