Politika sozialen aurrekontuaren pisua jaitsi egin dela salatu du EH Bilduk
Donostiaren 2018ko aurrekontuen inguruko lehen balorazioa eskaini du EH Bilduren udal taldeak, eta kritiko agertu dira. Amaia Almirallek salatu du Donostiako zerbitzu sozialak “gainbehera fase batean” sartu direla. Hirugarren urtez, politika sozialen aurrekontuaren pisua jaitsi egin dela azpimarratu du Almirallek. “Aurrekontu orokorra %6,88 igo denean, politika sozialen aurrekontua %6,17ra jaitsi da”.
Politika Orokorreko udalbatzarrean EH Bilduk kritikatu zuen udalak politika sozialetara bideratutako diru kopurua jaitsi izana. “2018ko aurrekontua ikusita, joera baieztatu egin da, tamalez”, esan du Almirallek.
EH Bilduren azken legealdi urtean politika sozialen aurrekontua, kopuru orokorraren %6,63 izan zen. Aurtengoa, %6,17koa izatea kritikatu du udal taldeak. “Honek esan nahi du 2 milioi euro gutxiago daudela behar sozialei aurre egiteko”, adierazi du Almirallek.