Egian gentrifikazioak duen eragina aztertuko dute
‘Egia berpizten’ gazte topaketak egingo dituzte larunbatean, azaroaren 11n. Txondorra kultur elkartean egingo dituzte, eta helburua izango da hiri ereduari buruz gogoetatzea eta eztabaidatzea. Gentrifikazioak sistema kapitalistarekin duen lotura eta auzoan dituen eragin zehatzak aztertuko dituzte. Arratsaldean elkartuko dira, 16:30ean. Eztabaida 17:00etan hasiko da, eta 19:30ak inguruan ondorio nagusiak bilduko dituzte. Kontzertu akustiko batekin eta luntx batekin bukatuko da.