Aurreko urte bateko lasterketa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Sekula baino beranduago jokatuko dute 88. Erregetako Krosa. Uliako Gimnastikak antolatzen du urtero proba eta 2018ko lasterketa otsailaren 4an izango da. Antolatzaileek aipatu dutenez, beste proba batzuekin ez bat egiteko hartu dute erabakia, eta partaidetza igotzea espero dute data aldaketarekin.
Kirolprobak webgunean egin daiteke izen ematea, eta aukera dago bi proben artean aukeratzeko,
5 kilometrokoa edo
10 kilometrokoa.