Amarako Raquel Arranz, erdia, txapelketa bat irabazi berri. (Argazkia: Alonso Espartero)
Oso txikitatik ibili da kirolean
Raquel Arranz (Amara, 1988). Kulturismoa gogoko zuela eta, 2010ean entrenatzen hasi zen eta 2012an lehiatu zen lehenengoz bodyline modalitatean. Hortik igaro zen bikini modalitatera, eta, orain, bodyfitnessean dabil. Ibilbide izugarria osatu du azken urteetan, txapelketa ia guztiak irabazita. “Agertoki batera lehen aldiz igo nintzenean, oso argal nengoen. Hori ez zen nire kategoriarako eskatzen zutena; ez nuen giharretan masarik, hezur eta azal nengoen”. Hala ere, Euskadiko Txapelketa irabazi zuen: “Ez nintzen eroso sentitzen maila horretan, eta erabaki nuen bodyfitnessean sartzea”.
Elkarrizketa sakona egin dio Amarako kirolariari IRUTXULOKO HITZAk, eta ostiraleko aldizkarian irakurtzeko aukera egongo da.