Tallingo abesbatza batek Loiolako elizan abestu du
Aurten ere Abesbatzen Astea egin dute Donostian. Tolosako Abesbatzen Lehiaketa egin den egunetan, bost emanaldi programatu dituzte hirian. Musika korala sustatzea da programa honen helburua, eta donostiarrei aukera ematen die munduko hainbat abesbatzaren lana zuzenean ikusteko. Loiolako elizan Estoniako The Girls’ Choir of the Old Town Music House abesbatza izan da. Bideoan Josu Elberdin-en Ikusten duzu abestia interpretatzen agertzen dira.
14 eta 17 urte bitarteko neskak dira abesbatza honetako kideak. Hainbat sari irabazi ditu, Estoniakoak eta nazioartekoak, besteak beste, Tolosako Abesbatza Lehiaketako lehen saria 2007an.