Morlansko igogailuaren obrak.
Erabiltzaileen eskaria beteko du Donostiako Udalak, eta
Morlansko bidegorria urtarrilean irekitzea aurreikusi dute. Gaur hasiko dituzte lanak, eta bi hilabeteko epean bukatzea espero du udalak. Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak eman du erabakiaren berri.
Bidegorriaren tunel sarrerako ezponda eusteko lanak egingo dituzte, segurtasunez erabiltzeko. “Ezpondari jositako horma bat, 28 metroko luzeraduna, egitea da proiektuaren helburua, eta buruan hesi dinamiko bat izango du, ezponda Morlanseko zubibiderantz egonkortzeko, hala, hegaletik bide gorrira luizirik ez gertatzeko. Hesi dinamikoaren zutabeak habe armaduradun batean bermatuko dira, eta habea jositako hormaren buruari atxikita egongo da. Hesi dinamikodun horma egindakoan, tuneleko trafikoa zabalduko da txirrindularientzat, segurtasuna bermatuta dagoela”.
Hiru fasetan egingo dituzte lanak, eta esan bezala, bi hilabeteko epean bukatzeko aurreikuspena du udalak.