Arrano Beltzan babarrun jana egingo dute
Babarrun jana egiteko ohitura dute urtero, San Martin egunaren bueltan, Parte Zaharreko Arrano Beltza Euskaltokian. Aurtengoan ere ez dute hutsik egingo, eta azaroaren 18an elkartzekoak dira. Menua ohikoa izango da: babarrunak dagozkion sakramentuekin, postrea eta edaria. Arrano Elkartean bertan eman daiteke izena, edo posta elektroniko honetara idatziz: euskaltoki@gmail.com. “Animatu eta lagundu zabaltzen!“.