'Mirailak' bilduma zuzenean aurkeztuko du Donostian
BideHuts zigiluak 10 urte bete ditu, eta Mirailak bilduma argitaratuko du. Zigiluko taldeek parte hartu dute kantu banarekin. Bilduma zuzenean aurkeztuko dute abenduaren 16an, Intxaurrondoko kultur etxean (21:00).
Kontzertu bakarra izango da Donostiakoa, eta bederatzi artista ariko dira agertokian: Anari, Audience, Joseba Irazoki, Lisabö, Mursego, Nire, Sacco, Jupiter Jon eta Inoren Ero Ni.
Sarrerak salgai daude 10 eurotan.