Aurreiritzi matxisten harresia bota dute
Emakumeen Etxeko erasoen aurkako batzordeak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kontrako ekitaldi bat egin zuen joan den larunbatean, Donostiako Bulebarrean. ‘Aurrera joaten uzten ez diguten harresiak bota ditzagun’ izenburupean performance egin zuten. Harresi bat irudikatu zuten kartoizko kaxekin; aurreiritzi matxistak zeuden idatzita harresian. Patriarkatua legitimatzen duten aurreiritziak apurtzeko eta emakumeentzat indarkeriarik gabeko mundua eraikitzeko deia egin zuten.