
Gizartearen eta unibertsitateko bizitzaren arteko topagune eta elkarreraginerako lekua izatea du helburu
Begiradak zikloak. Bihar, hilak 9, DeustoForum Gipuzkoak antolatuta, lehen topaketa egingo dute Donostiako Deustoko Unibertsitatearen Loiola Centrum-ean (9:30).
Aurreneko bi protagonistak
Jon Maya dantzari eta koreografoa eta
Izaro Andres abeslaria izango dira. Felix Arrieta politologo eta irakaslea izango da gidaria. Hainbat gairen inguruko gogoetak eta iritziak eskainiko dituzte.
Begiradak zikloak askotariko pertsonen begiradak jaso nahi ditu: norberaren begiradak, irekiak, askotarikoak, kritikoak, lasaiak, garbiak, sakonak, inklusiboak, proposamenezkoak, eraldatzaileak, kezkatuak, jakin-minezkoak, ilusio handikoak, itxaropentsuak, orijinalak, sortzaileak, heterodoxoak, lotsarik gabeak, inkonformistak, ausartak, galdegileak, konplizeak, enpatikoak, ulerkorrak, arduratsuak, konpromiso handikoak, elkartasunezkoak…