Zirkulazio aldaketa handiak ekarriko ditu Behobia Donostiak
53. Behobia-Donostia egongo da jokoan azaroaren 12an, igandean. Lasterketak ia 31.000 korrikalari bilduko ditu eta aldaketak egingo dituzte aparkalekuetan, garraioetan eta zirkulazioan, lehiaren harira.
- Larunbata, azaroak 11: 23:00etatik 1:00etara, tribunaren instalazioa dela eta, Legazpi kaletik hasita Bulebarra itxita egongo da, garraio publikoentzat izan ezik. Dbuseko 9 eta 25 lineen azken irteerak Legazpi kaletik egingo dira; B1, B3 eta B8 gautxorien geralekuak ere bai.
- Igandea, azaroak 12:
- 5:00etatik 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulebarrera Legazpi kaletik.
- Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 5:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Bulebarrera sartu Askatasun hiribidetik.
- Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etatik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etatik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15etan gutxi gorabehera.
- 8:30etik aurrera Buenavista eta Herrera arteko biribilgunea itxita egongo da Behobia Gaztea lasterketaren irteera prestatzeko.
- 9:30etik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, udaltzaingoak itxiko ditu zentrorako norabidea duten kale hauek: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra.
- Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.
- Korrikalariak hurbiltzen diren momentutik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, momentu batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.
- Zirkulazio aldaketa horiek direla-eta, garraio publikoko lineetako geraleku eta ibilbide asko ere aldatu behar izango dira, batez ere hiriaren Ekialdekoak.
- 09:45k arte, eta 15:00rak 17:00ak bitartean 5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18. Seminarioa, 25. Bentaberri-Añorga, 21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak, lineek Okendo kalean azken geraldia egingo dute.
- 7etatik 15:00etara, 8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo, 29. Hego Intxaurrondo eta 42. Aldapa-Egia Etxaide kalean egingo dute azken geraldia. 15:00etatik aurrera eta Bulebarra ireki bitartean, 17:00ak inguru, Legazpi kalean egingo dute azken geldialdia.
- 13. Altza, 14. Bidebieta: Askatasun hiribideren 3an izango dute azken geralekua.
- 9:45etik 15:00etara geralekuak horrela izango dira:
- 5. Bentaberri, 16. Igeldo, 18 Seminarioa, 19.Aiete-Bera Bera eta 25. Bentaberri-Añorga,: Londres Hotelean izango dute azken geralekua.
- 21. Mutualitateak- Anoeta, 26. Amara-Martutene eta 28. Amara-Ospitaleak: Urbieta kalean bakoitzak bere geralekuan izango dute .
- T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: Ez du bere azken geraleku aldatuko.
- G1. Hernani (Aietetik): San Bartolome kalean izango du azken geralekua.
- G2. Hernani-Andoain: Zubieta 14an izango du azken geralekua.
- A1. Hernani (Martutenetik), RENFE geltokian izango dute azken geralekua.
- Ekialdebus: Mirakruz kalean dituzten geralekuetan izango dituzte.
- Hegoalderantz abiatzen direnak Urbieta 20an egingo dute eta E21 Hondarribi Aireporturako doan autobusak Federico Garcia Lorca 2an egingo du geraldia.
- Taxiak: Bulebarreko geralekuan ez da zerbitzurik izango.