Hautetsontzi bat jarriko dute Gaskonia plazan. (Argazkia: Zergatik ez)
Zergatik ez? Antiguako Euskal Errepublikaren aldeko mugimenduak egun osoko egitarau bat antolatu du larunbaterako, azaroaren 11rako. Euskal Errepublikaren aldeko eguna ospatuko du Dokan. Mahai-inguru batekin hasiko dute programa.
Jendartea, erakundeak eta
desobedientzia izenburupean Mario Zubiaga, Urtza Alkorta eta Larraitz Ugarte ariko dira hizketan. Unai Apaolaza Zergatik ez? mugimenduko kidea ariko da moderatzaile lanetan. Prozesu independentista bati begira, desobedientzia zibilaren bidetik zein bide egin daitekeen aztertuko dute.
Eguerdian, 12:30etik 13:30era, Kataluniako Urriaren 1eko erreferendumean erabilitako
hautetsontzi batean bozkatzeko aukera emango dute. Gaskonia plazan jarriko dute eta bertara joaten diren herritar guztiek botoa eman ahal izango dute. Festa giroaz ere bustiko dute euskal errepublikaren aldeko eguna.
Do ta Ke txaranga ibiliko da auzoko kaleak alaitzen, eta 14:30ean auzo bazkaria egingo dute Dokan. Ondoren
Barri eta Barre umoregile irlandarrak kafearen ordua alaituko du. Arratsaldean kontzertuak izango dira. Lapurditik etorritako
Kiki and the kiketz eta Antiguako
Eonian taldeak. Gau osoan zehar Djak ere izango dira.