Behobia-Donostiako antolakuntzako kideetako batzuk, aurkezpenean. (Argazkia: Fortuna kirol elkartea)
Urte partaidetza izugarri haziz joan da Behobia-Donostia lasterketan, baina badirudi egonkortu egin dela 31.000 korrikalariren bueltan. Horrela, 30.912 lagunek eman dute izena igandeko 53. lasterketarako. Aurtengo leloa, E
nergia positiboz blai izango da, eta partaideak ohikoa baino hamabost minutu beranduago irtengo dira: 9:45ean irtengo dira gurpildun aulkikoak; 9:50ean, patinatzaileak; eta 10:15ean, lasterkarien lehenengo txanda.
Beteranoei omenaldia
94 korrikalarik 25. aldiz eta edo gehiagoz egin zuten Behobia-Donostia iaz. Datu hori kontuan izanda, aurten korrikalari beterano horiek saritzea erabaki du antolakuntzak. Horien artean dago Groseko Ander Diez; lasterketaren aro modernotik beti parte hartu duen korrikalari fina, 38 ekitaldi soinean hartuta.
Kontuan hartu beharrekoa da igandean zirkulazio aldaketa handiak egongo direla hirian, lasterketaren harira.