Udazkeneko lehen Literaktum jaialdia azaroaren 14tik 25era izango da. Irudi berria, atal berriak eta kolaborazio sare zabalagoa izango ditu. Erronka berriei begira dago jaialdia, baina ez du oinarrizko helburua ahaztu: literaturara hurbiltzea, bestelako lengoaia eta diziplinei zein gaur egungo eztabaidei lotuta.
Aurtengo jaialdiak egitarau zabala izango du, literatura zaleei eskainia eta hain zale ez direnei ere. Ospe handiko idazleak etorriko dira Donostiara beraien lanak aurkeztera, eta egungo gaiei buruzko solasaldietan gonbidatu esanguratsuak egongo dira.
Nobela argitaratu berri iritsiko dira
Almudena Grandes, Uxue Alberdi, Eider Rodríguez, Belen Gopegi, David Foenkinos, John Banville eta
Ignacio Martinez de Pison. Eztabaidan murgilduko dira
Mikel Aiestaran, Ane Irazabal eta
Karlos Zurutuza, Santiago Alba Rico eta
Ixiar Rozas, Ivan Repila eta
Sergio del Molino. Idazlearen ofizioaz ariko da
Rosa Montero, eta literatura eta musika uztartuko dituzte
Pettik eta Irati Jimenezek. Erakusketak ere ez dira faltako.
Literaktum jaialdiaren gai nagusiak, berriz, ondorengoak izango dira: nobela eta historiaren arteko harremana, utopiaren indarra –eta haren itzal distopikoak– eta liburu ilustratua. Horri erantsi behar zaizkio literaturaren eta beste diziplina batzuen arteko uztarketak ere: gastronomiarekin, musikarekin, zinemarekin, pentsamenduarekin, kazetaritzarekin edo komikiarekin.
Programa bere osotasunean eta xehetasun gehiagorekin ikus daiteke Literaktum jaialdiaren webgunean.