Museumeko arduradunak, Elisa Valerorekin batera, Añorgako erakusketan. (Argazkia: Museum Cemento Rezola)
Concrete Work erakusketa inaurugatu du Museum Cemento Rezolak. Hormigoi armatuari eskainiako erakusketa da, Elisa Valeroren lanekin. Arkitekturaren Nazioarteko I. Bienalaren baitan egin dute erakusketa,
Mugak izenekoa, Donostian egingo dena, urtarrilaren 31 arte. Helburua da Euskal Herria jartzea erreferentzia eta elkartze puntu gisa arkitekturako eta kulturako profesionalentzat. Aldi berean, jendartera hurbildu nahi dute arkitektura.
Zehazki, erakusketak elkartzen ditu Valeroren bederatzi arkitektura proiektu, hormigoi armatuan egindakoak guztiak ere, 1996 eta 2016 artean. Hamar panel jarri dituzte hormigoi laminekin.
Mugakek bere baitan izango ditu 50 jarduera inguru, tartean, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak… gune nagusia Miramar Jauregia izango da.