Korrikalari bat hautetsontzi batekin, 2015ko Behobia-Donostia lasterketaren artxiboko irudi batean. (Argazkia: Oarsobidasoko Hitza)
Behin behineko datuak dira, baina
Behobia-Donostiako antolatzaileek plazaratu dute 5.220 katalanek eman dutela izena lasterketan; iaz baino 279 gehiago izango dira. Gehienak, 4295, Bartzelonako probintziatik datoz.
Parte hartzaile katalanak gero eta gehiago dira Behobia Donostian. Ohikoa da 20 kilometroko ibilbidean zehar esteladak eta senyerak ikustea. Gainera, korrikalari askok Kataluniako banderaren koloreko kamisetak jantzi ohi dituzte. Independentziaren aldeko aldarrikapenak oihartzun handia izan zuen 2014. urteko ekitaldian, Katalunian lehen aldiz erreferenduma egin zutenean. Pertsona batek hautetsontzi bat eraman zuen ibilbide osoan zehar, eta hainbat hedabidetan agertu zen.
2007. urtean 617 katalan izan ziren Behobian, eta urtez urte kopurua hazi egin da. Batez ere, 2012. urtetik aurrera, 4.118 korrikalarirekin, -2010ean baino 1.203 parte hartzaile gehiago-.