Kemenen bidez, 80 elbarri inguruk parte hartuko dute Behobia-Donostian
Kemen urtero arduratzen da elbarrien partaidetzaz Behobia-Donostia lasterketan: “Gipuzkoan kirol egokitua ikusarazteko dugun erakusleihorik onena da Behobia-Donostia”, aipatu zuten Kemenekoek lasterketaren aurkezpenean.
Igandeko lehian, elbarrien irteera 9:45ean izango da, eta, kalkuluen arabera, handbike-eko lehena 10:18an iritsiko da. Momentuz, 80 lagun inguruko partaidetza aurreikusi dute:
- Gurpildun aulkietan: 11
- Handbike: 35
- Ikurmen arazoak dituztenak: 10 (B1), 13 (B2)
- Oinezkoak: 7
- Patinatzaileak: 1