Ainhoa Mujikaren isolamendua salatuko dute
Gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu du IRUTXULOKO HITZAk, Etxerateko Naike Diez eta Josune Dorronsororekin elkartuta, eta bertan irakur daiteke zein den preso bakoitzaren egoera.
Egiako Ainhoa Mujika preso dago Granadan, eta isolamenduan sei hilabete egin beharko ditu, Ermuako Agurtzane Delgadok bezala. Erabakia salatzeko, elkarretaratzea antolatu du Kalera! Kalera! mugimenduak. “Aski da! Gurekin nahi ditugu!” lelopean elkartuko dira protesta egiteko, asteazkenean, 19:00etan, Tabakaleran.
Gaur egun, 33 preso donostiar daude, Etxerat elkartearen arabera.