Hainbat lagun elkartu ziren horma irudiaren inaugurazioan. (Argazkia: @EnekoGoia)
Imanol Larzabal abeslari donostiarraren horma irudia inauguratu zuten larunbatean Bentaberri plazan. Imanol Oroituz elkarteak sustatuko egitasmoa izan da, udalaren laguntzarekin.
Dozenaka lagun bildu ziren bertan, tartean, Eneko Goia alkatea. Haren omenez emanaldi txiki bat eskaini zuten eta, bertan, honakoek hartu zuten parte: Xabier Euzkitze bertsolariak, Amaia Zubia abeslariak eta Carlos Jimenez piano joleak.
Horma irudiaren inguruko erreportajea irakurri dezakezue hemen.