Siriarako Pasaporteak eta Hernaniko
Sos Errefuxiatuak taldeak elkarlanean arituko dira
azaroaren 17 eta 18an. Izan ere,
elikagai bilketa batzuk antolatu dituzte, Donostian (
Atotxako Eroski-n;
Atotxako zelaia plazan) zein Hernanin (Eroski Centerren eta Galarretako Lidl supermerkatuan).
Jasotzen duten guztia Atenasko errefuxiatuentzako izango da, zehazki,
Victoria proiektura bideratuko dute. Victoria eguneko zentro moduko bat da. Bertan, errefuxiatuei jaten ematen diete eta jarduerak eta klaseak antolatzen dituzte, besteak beste.