Federico Garcia Lorca pasealekua.
Bide-anitzeko radarra jarriko dute bihar, Federico Garcia Lorca pasealekuan. Hain zuzen, pasealekuaren
9. zenbakian dago kutxa baten barruan. Loiolako Erriberako kutxarekin aldatzen joango da. Bidegorriaren ondoan dago bigarren kutxa,
14-18 portalen parean.
Radarrak ibilgailu bakoitzaren abiadura neurtu dezake, nahiz eta bi ibilgailua parean joan. Gauez ere abiadura modu horretan neurtu dezake. Pilar Arana Mugikortasun eta Garraio zinegotziak eman ditu xehetasunak. “Radarraren kokalekua erabaki zen behin abiaduraren, trafiko kopuruaren eta hirian trafiko gehien dauden orduen gainean egindako azterketaren emaitzak kontuan hartuta. Eta azterketa horren emaitzak honakoa erakutsi zuten: ibilgailuen erdia baino gehiagok baimendutako abiadura gainditzen zuten, 50 kilometro orduko”.
Mugikortasun departamentuak bi gune horietako auzo-elkarteen eskaerak kontuan izan, eta bi bide horietan abiadura moteltzeko neurriak hartu ditu. “Radar honen helburua da gidariek hirian abiadura gutxitzea”, esan du Aranak. Baimendutako abiadura gainditzeagatik jarri daitezkeen isunak
100 eta 600 euro artekoak direla gaineratu du, eta
gida baimenaren puntuak galtzeko aukera dagoela.