Goiener aurkeztuko dute Lugaritz kultur etxean
Goiener kooperatiba ezagutzeko aukera egongo da, Antiguaotarrak Kontsumo taldearen eta Saretuz elkartearen eskutik. Hain zuen, aurkezpen hitzaldia eskainiko dute azaroaren 17an, ostirala, 18:00etan, Lugaritz kultur etxean. Agur kutsadura, agur ustelkeria izenburupean egingo dute aurkezpena, eta interesa duen edonorentzat irekia egongo da.
Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba da Goiener. Energia oinarrizko ondasun bilakatu dela diote Goiener-ekoek, bereziki energia elektrikoa: Goiener-en xedea da herritarrek oinarrizko ondasun horrekiko kontrola berreskuratzea; garrantziaz jabetzea, eta energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatzea”.