Jarduerak aurkeztu dituzte. (Argazkia: Donostiako Udala)
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da
azaroaren 25ean, eta, horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu udalak. Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak azaldu du jarduera horien bitartez hiritarrengan kontzientzia piztu nahi dutela.
“Indarkeria matxistak hamaika aurpegi ditu eta hainbat modu ditu agertzeko: tratu txarrak, bortxakeriak, erailketak, irainak, indarkeria ekonomiko eta sinbolikoa, sexu erasoak eta lantokiko jazarpena, besteak beste”, azaldu du Berdintasun zinegotziak.
Aurten ere,
kanpaina diseinatzeko orduan, Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko goi mailako lanbide zikloko ikasleekin elkarlanean aritu da udala. Duñikek jarduera hauek nabarmendu ditu:
Azaroaren 24ko jardueretatik,
Volar filmaren proiekzioa. Bertha Gaztelumendik zuzendu du. Aurtengo zinemaldian estreinatu zuen. Indarkeriari aurre egin dioten bederatzi emakumek bizialdian egin duten bidea azaltzen du, lekukotasuna eman nahi baitute. Gipuzkoako Emakume Bananduen Elkarteak antolatu du, haren egoitzan, arratsaldeko 5etan. Egun berean, Kontadores eraikinean, 19:00etan, Beldur Barik lehiaketako irabazleen izenak iragarriko dituzte, Donostiako bertako sari bat denez gero. Ondoren, La Furia taldeak kontzertua eskainiko du. Bertan, indarkeria matxisten aurako adierazpen bat ere irakurriko da, eta, Dbuseko autobusetan puntu moreak jarriko dira.
Azaoaren 25ean, aldiz, 19:00etan, indarkeria matxisten aurkako manifestazioa egingo dute Bulebarretik hasita.