Politikari eta agintariak Hiritar Merezimenduaren Domina jaso duten lagunekin batera. (Argazkia: Malen Aldalur)
Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzako Zerbitzuak
Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko hautagaiak aurkezteko epea ireki du.
Abenduaren 30ean bukatuko da epea eta
2018ko urtarrilaren 19an banatuko dira, San Sebastian egunaren bezperan.
Hautagaien bat aurkeztu nahi duenak udalaren hainbat bulegotan egin ahal izango du. Hala nola, udaletxean, egoitzetan (Easo, Morlans eta Altza), Herritarren Partaidetza Zerbitzuaren bulegoan eta kultur etxeetan. Domina jasotzeko pertsona edo elkartea zehaztu beharko dute, eta saria jasotzeko arrazoiak eman.
Herritarren Partaidetzako Zerbitzuak proposamenak tramitatuko ditu eta hautagaitza bakoitzeko espedienteak egin, eta pertsona edo elkartearen merituak azalduko ditu. Abenduaren bigarren hamabostaldian erabakiko du udaleko Bozeramaile Batzordeak saria zeintzuk jasoko duten. Gehienez bost domina banatuko dira.