"Auzoetako euskara batzordeekin euskaltzaleen sare bat osatzen ari gara"
25 urte beteko ditu aurten Bagera euskaltzaleen elkarteak. Hori dela eta, azaroaren 18ra arte astero bideo bat argitaratzen ari dira, eta, bertan, hainbat kidek Bagerak Donostiari zer ekarri dion azaldu dute.
Azaroaren 18ean egingo dute Bagera festa eta Bagerakide hauek Bagerari zer eskatzen dioten azaltzen duten bideoa jarriko dute bertan.
Aste honetan, Bagerako langile Aitziber Gurutzeagaren adierazpenak jaso dituzte. Mintzalagunaren egitasmoa ekarri du gogora: “Ia sorreratik dago, eta urte hauetan guztietan biziraun du eta, egun, osasuntsu dagoen egitasmo bat da. Euskaltzaleen parte hartzea eta euskara ikasten ari diren horiek ere elkartera gerturatzeko modu bat izan da. Harreman sare hori oso inportantea da”.
Horren harira, Bageraren helburuetako bat Donostiako euskaltzaleentzako bilgune bat izatea dela nabarmendu du Gurutzeagak: “Azken urteetan ikusi dugu loraldi bat egon dela, bereziki, auzoetako euskara batzordeekin lortzen ari da sare bat osatzea, hau da, Donostiako euskaltzaleen bilgune hori saretzea”.
Jarraian, Bagerako Aitziber Gurutzeagaren adierazpenak:
Erlazionatutako edukia25. urteurrena ospatzeko Bagera festa egingo dute