Blas de Lezo kalea.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Erdialdeko bi kale oinezkoentzako bihurtzeko proiektua.
Blas de Lezo eta
Triunfo kaleak dira horiek. 321.944,29 euroko aurrekontua du, eta Eneko Goia alkateak esan duenez, helburua da bi kale horien merkataritza jarduera sustatzea.
Ostalaritza zerbitzu eskaintza handia dute bi kaleek, eta trafiko gutxikoak dira. Blas de Lezo aparkaleku pribatu batean sartzeko eta karga eta deskarga egiteko erabiltzen da. Triunfo, berriz, 30 gunea da eta bertako bizilagunen aparkaleku eremua da. Bi kaleak oinezkoentzat bihurtzeak ekarriko du, Kontxako hondartzara joateko oinezkoen trafiko ardatzaren sorrera. Horretarako, konponketak eta egokitzapenak egingo dituzte.