Hondartzetako toldoen zozketa prozesua urtarrilean hasiko da
Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako toldo edo eguzkitako oihalak esleitzeko zozketaren oinarriak adostu ditu Donostiako Udalak. Hiru urte igaro dira aurreko zozketa egin zenetik, eta zozketa berria egiteko momentua iritsi dela azpimarratu du Eneko Goia alkateak.
Izena emateko epea urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra bitartekoa izango da. Zerrenda otsailaren 26an argitaratuko du udalak, erreklamazioak aurkezteko aukera egongo da martxoaren 2an, eta behin-betiko zerrenda martxoaren 6an osatuko dute. Azkenik, martxoaren 9an egingo dute zozketa. Udalaren webgunean argitaratuko dute azken zerrenda.
Hiriko hondartzetan 1.400 toldo inguru daude. Kontxan 440 –horietatik 8 dira egokituak–, Ondarretan 424 –horietatik 12 dira egokituak–, eta Zurriolan 240 –horitatik 8 dira egokituak–.