Akordioari esker, adimen urriko pertsonek aukera izango dute Anoetan partidak ikusteko eta lan integraziorako programa batean parte hartzeko.
Rotary elkarteak eta Atzegi-k lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. (Argazkia: Rotary Club)
Atzegi-k –Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak– eta Donostiako
Rotary elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Akordioak hainbat gai barnebiltzen ditu; tartean,
Reala Anoetan ikusteko 21 abonamendu adimen urriko pertsona eta boluntarioentzako eta beraiei zuzendutako
lan integraziorako programa batean parte hartzeko aukera.
Abonamenduei esker,
300 lagun baino gehiago joan ahal izango dira Anoetara denboraldi osoan zehar. Horretaz gain, konpromisoa hartu dute
Rotary elkarteko 2-3 boluntario beraiekin joateko.
Bestalde, Atzegi-ko
Pauso Berriak programak lan integrazioa sustatzen du, eta Rotary-k bere ekarpena egingo du. Izan ere,
enpresen kontaktuak eskainiko ditu. Horren adibide dira Aritz eta Aizpea. Rotary-ren bitartekaritzari esker, Aritzek Grupo Deltan egiten du lan. Gaztea pozik dago bere lanarekin, eta lan taldearen parte sentitzen da. Aizpea Larrañaga, berriz, Rotary-ko kidea da, eta
Zurekin Gipuzkoa Sortzen Dugu proiektuan hartzen du parte. Xedea da artea sustatzea, eta bera da pintura tailerreko irakaslea: “Atzegi-ko neska-mutilekin tailerrean egoteak betetzen nau; izugarri gozatzen dut marrazten erakusten”.