Ainhoa Tolosa, Ipar Irlandan jokatutako Munduko Txapelketan. (Argazkia: Mark Boyd)
Munduko Kayak Surf Txapelketa irabazi berri du Euskal Selekzioak, Ipar Irlandan. Tartean zegoen Intxaurrondoko Ainhoa Tolosa, eta bakarka ere txapelduna izan da, piragua motzarekin. “Pixkanaka hobeto nenbilen, gero eta gusturago, hobeto paleatzen, zentratuago. Finalean ikusi nintzenean, dena ematera joan nintzen”, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri.
Haurdun geratu eta bi urteko atsedenaldiaren ostean itzuli da Tolosa lehiara, lorpen mundialekin. Hamabi urterekin sartu zen lehenengo aldiz piragua batean Tolosa, eta urte mordoa daramatza lehiatzen. Ostiralean elkarrizketa osoa argitaratuko dugu.