Bertso afaria Loiolako Erriberan, Miren Artetxerekin eta Anjel Mari Peñagarikanorekin
Urtero bertso afari bat prestatu ohi dute Loiolako Erriberan, eta jada jarri dute eguna eta lekua. Azaroaren 24an, auzoko gastronomia elkarte berrian, Zubiberrin, 21:30ean. Anjel Mari Peñagarikano eta Miren Artetxe bertsolariek parte hartuko dute. Txartelak La Piruleta goxoki dendan eskura daitezke, 20 euroan. Haritzalde elkarteak, Erribertxo taldeak eta Zubiberri gastronomia elkarteak antolatutako ekitaldia da.