Autobus zerbitzua doan izango da sei urte bete arte
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, sei urte bitarteko haurrek doan bidaiatu ahal izango dute Dbus-en autobus zerbitzuan. Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Donostian bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publikoaren araudia aldatzea.