2.000 haur inguruk hartu dute parte aldundiaren DenokZu kanpainan
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko DenokZu egitasmoa abiatu du Gipuzkoako Foru aldundiak eta hiriko 2.000 haur inguruk hartu dute parte bertan. Egitasmoaren helburua haurrak txikitatik berdintasunean heztea dela azaldu dute. DenokZu egitasmoak erasotuei babesa adierazteaz gain, heziketa, ikerketa, prebentzioa eta sentsibilizazioa ere aintzat hartzen dituela azpimarratu dute.
Egitasmoaren baitan haurrekin lantzeko proiektu bat abiarazi dute. Horrela, heziketaren bitartez, haurrek “berdintasunik gabeko egoerei” aurre egiteko erremintak edukitzea nahi du. Programa hau 9 eta 12 urteko haurrekin landuko dute.
Kanpainaren helburua indarkeria matxista denon arazoa dela ikusaraztea da.