Larunbat arratsaldean Debabarrenako onurak Bulebarrera ekarriko dituzte (Argazkia: Orain Gipuzkoa)
Debabarrenako ikur eta jarduera esanguratsuenak Donostiara mugituko dira tarte batez, larunbatean.
Bizi Debabarrena izenpean, eskualdearen onurak izango dituzte ikusgai Bulebarrera bertaratzen direnak. Euskal Kostaldeko Parkearen flysch itsaslabarraren
photocall bat, Lastur estiloko taloak, Eibar futbol taldearen autobusera bisita eta beste hainbat jarduera egingo dituzte kioskoaren inguruan. Asmo nagusia da jakinaraztea hiriburuaz gain gipuzkoar eskualdeek eskaintza turistiko anitza dutela.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismoko departamentuak Eskualdeen Txokoa programa aurkeztu zuen urtarrilean. Ordutik, hilean behin eskualde batek bere eskaintza turistikoa,
Explore San Sebastian Region turismo bulegoan aurkezteko aukera dute, hainbat egunez.