Amaia de la Peña eta Izaga Garcia. (Argazkia: Kukuzu)
Kukuzu enpresa sortu zuten Amaia de la Peña eta Izaga Garcia lagunek, duela urtebete baino gutxiago. Biak ikasketaz dietalariak dira, eta ama izateak batu ditu. Lagunartean hasi ziren elikaduraren inguruko aholkuak ematen, eta proiektua serio hartzea erabaki zuten azkenean.
“Garrantzia handia ematen diogu haurren elikadurari, horrela hasi baitzen guztia”, dio Garciak. Aholkularitza eta sukaldaritza tailerrak eskaintzen dituzten euren zerbitzuen artean, eta, orain, bete-betean sartuak daude Haurtxokoetan tailer bereziak ematen.
Gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian.