Albiste irakurrienak
Taldean beti joaten da azkarrago’
Orain dela lau urte sortu zuten Basapiztiak taldea. Gaur egun, maila eta adin ugaritako 40 lagun inguruk osatzen dute. Horietako batzuk Behobia-Donostia lasterketa egiteko prestatu dira. Webgunean bisita gehien jaso dituen albistea izan da.
‘Prest daude erronkarako’
Euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko, jarduera bana prestatu dute Altzan eta Intxaurrondon: Altza Hadi 21 egun euskaraz eta Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon. Irutxuloko Hitzak erronkari buruz argitaratutako erreportajeak arrakasta handia izan du.
‘Euskal Errepublikaren aldeko eguna egin dute Antiguan’
Zergatik ez? Antiguako Euskal Errepublikaren aldeko mugimenduak antolatuta, Euskal Errepublikaren aldeko eguna ospatu zuten larunbatean Antiguan. Kataluniako erreferendumean erabilitako hautetsontzietan bozkatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Jakin-mina piztu du webguneko irakurleen artean.
‘Behobia-Donostia, iruditan’
Urtero legez, aparta izan da giroa 53. Behobia-Donostian. Carles Castillejo, gizonezkoetan, eta Aroa Merino, emakumezkoetan, izan ziren helmugara iristen lehenak. Egunaren irudi bildumak bisita asko izan ditu.
‘Erortzen ikasi du Ze Esatek! taldeak’
Parte Zaharreko Rekalde tabernan aurkeztu du Ze Esatek! taldeak bere bosgarren diskoa: Ibilita ikasten da erortzen. Orain arteko “rockeroena” dela dio Baga Biga diskoetxeak, eta baita laburrena ere. Ez da 25 minutura iristen. Albisteak irakurle asko erakarri ditu webgunera.
‘Alberto Saavedra eskultorea hil egin da’
Alberto Saavedra Groseko eskultorea hil egin zen igandean, 66 urterekin. Azken urteak gaixotasun baten aurka borrokan zeramatzan, eta horrek alde batera utzi zuen bere sormen lana. Erabiltzaile askok penaz hartu dute berria.
‘