Ergometro txapelketa jokatuko dute Benta Berrin
partaideen zerrenda, dagokien ordutegiarekin. Parte hartuko dute, esaterako, Arraun Lagunak eta Ur-Kirolakeko arraunlari gazteek, baita Imanol Garmendia Egiako arraunlariak ere. Ibilbide oparoa du Garmendiak arraunean; Ur-Kirolarek hasi zen, eta, ondoren, Oriora joan zen. munduko txapelduna izan zen 2014an, 23 urtetik beherako kategorian, lemazainik gabeko lauko arinean. Iaz, Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko zorian egon ostean, Orioko traineruan burutu zuen denboraldia.
Benta Berriko kiroldegia ergometroz eta arraunlariz beteko da larunbat arratsaldean. Izan ere, Vermont enpresaren eskutik, aurten ere ergometro txapelketa herrikoia jokatuko dute. Izen ematea ostegunean itxi zuten eta 491 lagunek parte hartuko dute; horietatik 319 gizonak, eta 142 emakumeak. Zehazki, 16:00etan hasiko da txapelketa, eta kantxan jarriko duten pantaila handi baten bidez egongo da lehiak jarraitzeko aukera, harmailetatik.
2.000 metro egin beharko dituzte 17 urtetik gorako kategorietan; gaztetxoagoek, aldiz, distantzia motzagoak izango dituzte. Leku askotako arraunlariek parte hartuko dute txapelketan, eta ikusgai jarri dute antolatzaileek