Haurtxoko, gazteleku, kultur etxe eta liburutegietan sentsibilizatzeko eta ondo pasatzeko lantegiak, musika, antzerkia eta material didaktikoa izango dira hilaren amaiera arte.
Haurren Nazioarteko Eguna dela eta –
azaroak 20, astelehena–, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak, UNICEF eta Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Haurren eskubideak, naturarako eskubidea eta aniztasunaren kontzeptuak uztartuko dituzte aurtengo jardueratan,
haur, gazte eta familiek gozatu ditzaten. Haurtxoko, gazteleku, kultur etxe eta liburutegietan sentsibilizazioa eta dibertsioa elkartzen dituzten
lantegiak, musika, antzerkia eta material didaktikoa izango dira hilaren amaiera arte.
Azaroaren 18an, larunbata, Dar Dar gizarte ekimenezko kooperatibak, festa giroan naturaz eta aniztasunaz gozatzeko,
Harea ikuskizuna sortu du. Ekitaldia, 17:00etan, Aiete kultur etxean egingo dute eta, eguraldiak laguntzen badu, baita parkearen zehar ere. Lehenago joatea gomendatzen da, 16:30etik aurrera gonbidapenak banatuko baitira lekua bete arte. Ikuskizuna 4 urtetik gorako haur, gazte eta orokorrean familiei zuzendua dago.
Horretaz gain,
azaroaren 14tik 25era bitarte, hiriko haurtxoko eta gazteleku guztietan hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango da. Horietan,
oinarrizko eskubideak bortxatuta dituzten haurren azalean jartzeko aukera izango dugu. Proposamenen artean, liburu bat argitaratu da UNICEFen laguntzarekin, eta, horretan oinarrituta, jarduera batzuk antolatu dituzte zortzi gaztelekutan: bata
Ahotsak planetaren alde eta bestea
Helburua: etorkizun jasangarria. Saio didaktikoen bidez azaldu nahi dute
ingurumenaren inguruko arazoek nolako lotura duten kontsumo jasangarri eta arduratsuarekin, eta honen inguruko hausnarketa eta jarrera aldaketak bideratu nahi dituzte.
Beste alde batetik,
azaroaren 10etik otsailaren 4a arte, Aiete kultur etxean,
Wangari Maathai eta Bakerako Zuhaitzak erakusketak Nobel saria eskuratu zuen emakume afrikar horren bizitzan sakonduko du, Aitziber Alonso ilustratzailearen marrazkiekin eta Uxue Alberdi eta Xabi Payaren testu eta itzulpenak lagunduta. Aldi berean, Aieteko haurtxokoan Aitziber Alonsoren eskutik ilustrazioa tailerra antolatu da, azaroaren 25ean, 17:00etan, 5-11 urte bitarteko haurrentzat. Udal Liburutegietan, berriz, Ipuinaren orduak haurren eskubideak izango ditu protagonista aste osoaren zehar. Jarduera guztiak doakoak dira eta Literaktum txikiko programaren parte dira.