Hogeita bost lagun omendu ditu Bagera elkarteak
egunaren kronika jaso zuen. Ekitaldi nagusian egindako hainbat konturen artean, omendu zituzten Bageraren historian eta Donostiako euskaltzaletasunaren munduan giltzarri izan diren 25 bidelagun. Omenduen artean izan zen Irutxulo aldizkariaren sortzaile taldea [behean zerrenda osoa].
Ekitaldiaren irudi bilduma
BAGERA ELKARTEAREN 25 BIDELAGUNAK
Lagunartean sortu zuten Bagera elkartea hainbat herritarrek, 1992ko abenduan, eta lagunartean ospatu zuten urtemuga, joan den larunbatean. IRUTXULOKO HITZA ospakizunean egon zen eta
- Begoña Etxebarria: Amara Berriko hainbat jardueren sustatzaile izan delako, besteak beste.
- Egia euskaraz taldea eta Egia auzoa: euskaraz bizitzeko esperientzia zoragarria eskaintzeagatik eta beste auzoei egin daitekeela erakutsi digutelako.
- Bageraren sortzaile taldea: 25 urte hauetan egindako ibilbidearen lehen urratsak emateagatik.
- Petra Elser: kanpoan jaio, helduaroan etorri eta euskara ikasi dutenen ordezkari gisa.
- Arrano Beltza euskal tokia: urteetan zehar Donostiako euskal arnasgune indartsuenetakoa izan delako.
- Jose Ignazio Ansorena: euskaltzalea. Donostiako Txistulari bandaren zuzendaria eta, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo taldearekin egindako ekarpenarengatik.
- Maria Jose Azurmendi: bere ibilbide akademikoan eta militantean euskara erdigunean jartzen jakin duen zientzialari gisa. Soziolinguistikan, psikolinguistikan eta psikosoziolinguistikan egin dituen ekarpenengatik.
- Donostiako Piraten mugimendua: Donostiako Piratak Mugimendua 2003an sortu zenean euskaraz funtzionatzeko apustu irmoa hartu zuelako. Bestelakoa litzateke mugimendua eta Aste Nagusian egoten den giroa garaian mugimendu elebiduna izatea erabaki izan balu.
- Mintzalaguna: sortzaileak + laguntzaileak. Ideia zoro honen sorreran indarrak jarri zituztenei eta, nola ez, egun boluntariotza oso modan ez dagoen garaiotan, egitasmoak aurrera egiteko ezinbestekoak diren laguntzaile boluntario guztiei.
- Ttan Ttakun irratia: herrigintza eta boluntarioak oinarrian dituen proiektua izateagatik, ahalegin horren bidez Donostia euskarazko uhinen bidez informatu eta komunikatzen diharduelako.
- Auzoetako euskara batzordeak: Donostiaren baitan biltzen den auzo bakoitzak duen identitate eta izaera propio horretan auzo bizitza euskalduntzeko, bertako euskararen erabilera areagotzeko hamabi euskara batzorde lanean ari direlako Donostian. Batzorde horretan mugitzen den lagun bakoitzak egiten duen ahaleginagatik.
- Galparsoro okindengia: hizkuntzaren kudeaketa kalitatearen osagai hartzeagatik. Euren irudi, produktu eta egunerokoan euskarari ikusgarritasuna emateagatik.
- Añorga Kultur Kirol Elkartea: elkartearen jardun osoan, bai kirolean eta bai kulturan, euskara erabiltzen dutelako normaltasunez eta lehentasunez.
- Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga: 80 egunean, Loreak eta Handia. Euskal zinemagintzak azken urteetan eman dituen pelikularik onenetakoen egile izateagatik.
- Ixa Taldea: informatika arloan euskal komunitateari ekarpen izugarria egin dion ikerketa taldea izanagatik.
- Mikel Zalbide: euskaltzaina, Bageraren kolaboratzaile aparta, hezkuntza sistemari, hizkuntzalaritzari eta hizkuntzaren soziologiari ekarpen handia egin dion laguna.
- Irutxulo astekariaren sortzaile taldea: Bageraren altzoan jaio ziren Irutxulo, Hitza eta Gaztezulo proiektuei, egin duten ibilbidearengatik.
- Juanba Berasategi: pantailaratu eta pantaila atzean hamaika ekimen eta arlotan euskararen alde egindako lanek utzitako arrastoarengatik.
- Txillardegi, Jose Luis Alvarez Enparantza: euskalgintzan, literaturan eta soziolinguistikan bidegile izan zelako. Beti aldarrikatu zuelako Donostia euskalduna eta euskararen berreskurapenean gure hiriak duen papera.
- Donostiako euskaltegiak: euskara hizkuntza bat baino gehiago dela egunero transmititzen eta irakasten dutelako.
- Dani Goñi: urteetan zehar Bageran egindako lan oparoarengatik.
- Arantxa Urretabizkaia: Donostiako idazle gisa zein bestelako esparrutan egindako lanagatik.
- Kontxita Beitia: ikastolen sorrera eta mugimenduan egindako lanagatik.
- Jon Jaka eta Jose Mari Sors: arlo pribatuan euskararen alde egin duten apustuarengatik eta lehen urteetan Bagera Elkarteari eman zioten laguntza, egoitza utzita eta publizitatea jarrita.
- Ttanttaka antzerki taldea: euskaraz produzitutako antzerkigintzan egindako ibilbidearengatik.