Finalean sartzeko aukera handiak ditu Beñat Gaztelumendik
bigarren postuan dago Gaztelumendi, 1.389 punturekin. Izan ere, finalaurrekoetako bi itzulitako puntuak batu egingo dituzte.
1.325 lagun elkartu ziren Amurrioko Bañueta kiroldegian, bere mailan aritu zen Gaztelumendi, oso ondo, eta kartzelakoan goia jo zuen. “Usaina sumatu eta urduri jarri zara” gaiari heldu zioten bertsolariek kartzelakoan, eta 7 urteko haurraren larruan sartu zen Añorgako bertsolaria. Alkoholaren usaina izan zuen hizpide, aitak etxera mozkorra iristean zekarrena, eta publikoa hunkitzea lortu zuen.
Hurrengo saioak Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira, azaroaren 26an eta abenduaren 2an. Finala, Barakaldoko BECen izango da, abenduaren 17an.
Horrela geratu zen Amurrioko sailkapena (puntuazioa, ariketaz ariketa):
Duela lau urte bezala, berriro ere Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritzeko zorian dago Beñat Gaztelumendi. Finalaurrekoen bigarren itzulia igandean hasi zen, Amurrion, eta bertan aritu zen Añorgakoa. Sustrai Colina izan zen saioko irabazlea, 701 punturekin, eta bigarren postuan geratu zen Gaztelumendi, 694 punturekin. Horrela, beste bi saioen faltan,
- Sustrai Colina, 701 puntu.
- Beñat Gaztelumendi, 694,5 puntu
- Jon Maia, 681,5 puntu
- Nerea Ibarzabal, 675,5 puntu
- Jon Martin, 668,5 puntu
- Etxahun Lekue, 615 puntu