Ubik sorkuntza liburutegiak antolatuko du`KohaFerence 2017´.
KohaFerence 2017 izenpean,
Koha software librearen jardunaldiak hartuko ditu
Tabakalerak hilaren 23 eta 24an. Koha eta beste software askedun sistema batzuk, geroz eta ohikoagoak dira erabiltzaileen artean, eskaintzen dituzten erraztasunengatik. Liburutegien kudeaketan izan dezakeen eragina aztertu nahi du Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak. Hainbat adituk parte hartuko dute jardunaldietan eta lankidetzaren bitartez, prozesu aberasgarria izatea espero dute. Dena den, software askearekiko lehen esperientzia bat izateko aukera izango da ere bai, interesa duten gizabanako eta erakundeentzat.
Espainiako zein atzerriko adituen ordezkaritza zabala izango da Tabakaleran, gehienak liburutegi eta artxiboekin zerikusia duten langile profesionalak izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, topaketak hiru ildo nagusi izango ditu: liburutegi kudeaketaren historia eta egoera jorratzeko solasaldiak, Koharen abantailen berri ematea eta lantegi parte-hartzaileak.
Koha sistemaren erabiltzaileei eta interesa duen orori zuzenduta dago
KohaFerence 2017. Izena emateko epea zabalik izango da, hilaren 22ra arte.