'Zure egia gurea eginez' lelopean egingo dute indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da larunbatean eta Donostiako Asanblada Feministak deituta manifestazioa egingo dute 19:00etan Bulebarretik hasita. Zure egia gurea eginez izango da aurtengo leloa. Euskal Herriko gainerako hiriburuetan ere mobilizazioak egingo dituzte Zure egia gurea eginez lelopean Euskal Herriko mugimendu feministak deituta.
Bestalde, Groseko Asanblada Feministak antolatuta sormen ikastaroa egingo dute 16:30etan Zure egia gurea eginez leloaren bueltan aldarrikapenak asmatzeko.