Altza Hadi 21 egun euskaraz jarduera egiten ari dira; hiru gune banatu dituzte: Altzagaina eta Harria, Larratxo eta Herrera.
Altza Hadi 21 egun euskaraz erronkako lehenengo txanda aldaketa. (Argazkia: Bizarrain elkartea)
Intxaurrondorekin batera,
Altzan ere euskaraz bizitzeko erronka bizitzen ari dira:
Altza Hadi 21 egun euskaraz. Lehenengo txanda oso ondo joan zela azaldu dute antolatzaileek: “
Altzagainako gunekoek hartu zuten parte, eta ostiralean, txanda aldaketa egiterakoan, ekitalditxo bat antolatu genuen
Casares kultur etxearen aurrean. Antzerki bat egin genuen egitasmoa zertan datzan azaltzeko, eta orain arte parte hartu dutenen testigantzat jaso genituen”.
Euren aurreikuspenen arabera, 212
ahobizi lortuko zituztela uste zuten, baina dagoeneko
350 baino gehiago ari dira parte hartzen:
“Oso pozik gaude erronkak izan duen harrerarekin”.
Bigarren txandan Harria guneko bizilagunak euskaraz bizitzen ari dira.
Erronka hasi baino lehen, IRUTXULOKO HITZA Altza eta Intxaurrondoko ordezkariekin egon zen.